XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskerrik-asko.

Bizitzan, sarri, darabilgun itza da eskerrik-asko.

On aldietan dau bere oroit ordua.

Nai batek, nai askok batera, on-egikeran, eskerrak damotsekuz bakarrari bezela taldekoei be.

On egiña, egiz, saritu bearrezkoa da.

Ta gizon zuzenak olantxe, eskertu ta goratuten dakie lagun onaren bearra.

Ona ta aurrerapidea, berez, goragarri dira, bizitzaren sustraiari erantzuten doaz-ta.

Ona artukeran, esker-gabeko agertzea, kaskarkeri aundia litzake.

Gizarteko giza-legeari ta bear-ba'da, zorraren legeari ez dautso erantzuten.

Zordun geratzen da orduan.

Zorraren durundia, iñoz, ez da izan ots egokia gibel aundientzat izan ezik.

Lege au dala-ta, nik be ba-dot nori eskerrak emon.

Bizitzako joan-etorria ain askoren artekoa izanik, askoren ona artzen dot, ta mesede guzti orrek artuaren egiari erantzunez, eskerrak emotera beartzen nabe.

Baiña arturiko on guztiak be bardiñak ez jataz.

Guztiak on izanik, batzuk bizitzaren muin izan jataz.

Zorra be ba ez-bardiña jat.

Askoz aundiagoa.

Z. Argiara euskal idazkaiak bialtzen asi nintzanetik urte mordoxka polita igaro da.

Egia da, lenengoan lan bi edo iru onartu eustezan; baiña, laster, beste bizkaitar askorenak bezela, lurpera botaten asi ziran nire lanak.

Aukera asko dagonean, jokabide orrek autu bearrekoak izaten dira lanaren onerako, ta emen, euskal-giroaren aurrerapiderako.

Ori dala-ta, gora bera, ondo ikusirik, nere eskerrik gartsuenak damaizkiotet Gipuzkoan ditudan lagun berezi oiei.

Orain nere barruan dodan arantza-miña agertzera noa.

Prailleen eskuetan egoan errebista batetik sortu zala oraingo Z. Argia, entzun izan dogu.

Au olan dalarik, olako eskuetan dagon izparkari baten egin dan pentsabide barriaren zabalkundea, iñoz, ezin aitu izan dot.

Umeen artean, ikastoletan, Jaungoiko izena ez dala erabili bear, aundi egin ondoren, Jainkoa ontzat artuko dabela ta abar....

Teoloji barri ontan ez nengoan sartuta.

Arek besteak bai zurrago Kristorenak baiño....

Egiz, nire bidea ori ez da.

Ta eskerrak, garaiz, baztertu ninduzuelako.

Gero, andik lasterrean, Anaitasunara jo neban.